Berriak
Atzealdea Emakumezko jubenilak lehian sartuko dira Intxurrerentzat ona izan ez den asteburu baten ostean
2017·09·20
Intxurreko futbolariek asteburuan ekin zioten denboraldi berriari. Hiru izan ziren lehen jardunaldiko partidak jokatu zituzten taldeak eta ezin esan gauzak nahi bezala hasi direnik. Berdinketa bat eta bi porrot erdietsi zituzten eta jadanik bigarren jardunaldiari begira jarrita daude. Erregionalek lortu zuten asteburuko puntu bakarra Segura Goierrirekin bina berdinduta. Hurrengo partida Usurbilen zelaian jokatuko dute larunbatean 16:30ean.
Jubenil gizonezkoek eta kadeteek galdu egin zituzten denboraldi berriko lehen partidak. Jubenilek 5 eta 0 galdu zuten Beasainen eta Segura Goierri izango dute aurkari etxean larunbatean 16:00etan. Kadeteek etxean jokatu zuten eta 2 eta 3 galdu zuten Realaren kontra. Etxetik kanpo arituko dira asteburuan, Billabonaren zelaian larunbatean 10:00etan.
Azkenik, emakumezko jubenilek asteburuan hasiko dute denboraldi berria. Lehen faseko lehen partida etxean jokatuko dute Danenaren aurka larunbatean 11:00etan.