Berriak
Atzealdea Emakundek “Gizonak eta zaintza” izeneko hitzaldi birtuala eskainiko du apirilaren 29an 18:30ean
Leire Gartzia eta Edu Portilla izango dira hizlariak eta Ander Bergarak egingo ditu moderatzaile lanak
2020·04·27
Bizi dugun osasun krisialdiak alor askotan du eragina. Horietako bat zaintzarena da eta da eta egoera berri honetara egokitzen joateko “Gizonak eta zaintza” izeneko hitzaldi birtuala antolatu du Emakundek. Apirilaren 29an, asteazkena, izango da hitzaldi hori 18:30ean hasita. Leire Gartzia eta Edu Portilla ariko dira hizketan eta Ander Bergara izango da moderatzailea. Interesatuek lotura honen bidez jarraitu ahal izango dute hitzaldia.