Berriak
Atzealdea Energia kontratazioari buruzko hitzaldi-tailer bat izango da abenduaren 12an kultur etxean
2016·12·06
Martxan den Tolosaldeko Energia Planaren baitan, hainbat ekimen ari dira garatzen eskualdeko energia-balantzea hobetzeko eta gizarteak dituen zalantzei erantzuna emateko. Gauzak horrela, datorren abenduaren 12an, astelehena, gai horrekin lorturiko hitzaldi-tailer bat izango da Alegiako kultur etxean 19:00etatik aurrera. Rafa Irastorza energia aholkularia izango da hizlaria eta tailerra zuzenduko duena eta energia kontratazioa izango da gai nagusia. Gure etxe edo negozioetako argi indar fakturak ulertzeko eta kontratazioan aurrezteko ditugun aukera eta baliabideak erakutsi eta aztertuko dira. Hitzaldi tailer-horretara joateko asmoa dutenei argi indar faktura bat eramatea gomendatzen zaie, kontratatuta duten tarifaren zehaztasunak ezagutzeko.