Berriak
Atzealdea Erabakita geratu dira XI. Alegiako Festetako Pilota Txapelketako finalak
Uztailaren 19an, larunbata, 22:30etik aurrera jokatuko dira Elorri pilotalekuan
2025·07·15

Alegiako Festetako Pilota Txapelketak baditu finalistak. Iragan ostiralean azken finalerdiak jokatu ziren eta lau t’erdian Madina sailkatu zen finalera Gorostidiri 22 eta 10 irabazita. Binaka berriz, Sarasibarrek eta Landak jokatuko dute finala, Gorositidiri eta Arbizuri 22 eta 14 irabazita. Horrenbestean, hauek izango dira uztailaren 19an, larunbata, 22:30ean Elorri pilotalekuan hasiko den jaialdian jokatuko diren finalak:
Lau t’erdian: Oiarbide-Madina.
Binaka: Azketa-Iturrioz / Sarasibar-Landa.