Berriak
Eraikin bakoitzeko bizilagunen ardura izango da eta alkohola erabiltzeko gomendioa egin da
2020·03·26
Osasun arduradunen esanak jarraituz, Alegiako Udalak herritarrei jakinarazten die eraikinetako espazio komunen desinfekzio lanak egin behar direla. Langintza horretarako alkohola erabiltzeko gomendioa egiten zaie herritarrei. Hauek dira eraikinetako espazio komunak:
-Ezkaratzeak (ateak kanpotik eta barrutik).
-Igogailuak (barruko zein kanpoko botoiak, baranda edo heldulekuak…)
-Eskailerako baranda edo heldulekuak.
-Argi sakagailuak eta tinbreak.
-Ezkaratzeko ateko sarraila.
-Garaje komunitarioetarako sarbideetako sarrailak.
Udalak eskerrak eman nahi dizkie herritarrei ezohiko egoera honen aurrean egiten ari diren ahaleginagatik.