Berriak
Atzealdea Errefuxiatuentzako neguko arropa bilduko da ostegunera bitartean kultur etxean
2017·01·23
Errefuxiatuentzako neguko arropa biltzeko kanpaina bat garatuko da aste honetan zehar Tolosaldean eta Alegiako Udalak ere bat egin du ekimen horrekin. Neguari aurre egin ahal izateko arropa bilduko da egunotan eskualdean eta Alegiako bilketa puntua kultur etxea izango da. Hotzari aurre egiteko berokiak eta antzeko arropa bilduko da eta herritarrei kanpainan parte hartzeko gonbitea luzatzen du Udalak. Arropaz gain, dirua ere bilduko da. Izan ere, biltzen den materiala errefuxiatuei helarazteak kostu ugari ditu eta horiei aurre egin ahal izateko, esan bezala, arropaz gain dirua ere bilduko da. Bilketa irekita dago eta hilaren 26a, osteguna izango da azken eguna.