Berriak

Atzealdea Errege kabalgatak aldaketak izango ditu eguraldi txarraren ondorioz

Herrian zehar egiten duten ibilbidea ez da egingo eta zuzenean udaletxera iritsiko dira 18:30ean

2018·01·05


Gaur arratsaldeko errege kabalgatak azken orduko aldaketak izango ditu eguraldi txarraren eraginez. Hasiera batean, 18:30ean Orendaingo bidetik iristekoak ziren erregeak Alegiara baina eguraldi txarraren eraginez, ordu horretan bertan udaletxera iritsiko dira. Bertan musikariek egingo diete harrera eta ondoren haurrek erregeekin egoteko eta azken eskariak egiteko aukera izango dute, ohi bezala, udaletxean bertan. Horrenbestea, erregeek herrian zehar egiten duten ibilaldia izango da bertan behera geratuko dena.