Berriak

Atzealdea Erregional eta kadete mutilen garaipenak utzi zituen asteburuak Intxurreko futbolarientzat

Datorren jardunaldian herriko taldeen hiru partida ikusi ahal izango dira Elorri zelaian

2021·11·24


Intxurreko futbolariek bi garaipen eta lau porroteko uzta jaso zuten iragan asteburuko partidetan. Erregional mutilek 5 eta 2 irabazi zioten Ostadar liderrari. Garaipen horrekin bosgarren kokatu dira eta larunbatean 18:30ean beraiek baino puntu bat gehiago duen Atotxa Riverren zelaian jokatuko dute. Kadete mutilek zortzigarren garaipena jarraian lortu zuten Idiazabali 4 eta 0 irabazita. Lidertzan jarraitzen dute eta larunbatean 10:30ean Tolosa azken sailkatuaren zelaian jokatuko dute.

Bestelakoan, jubenil mutilek 7 eta 0 galdu zuten Lazkao liderraren etxean. Bosgarren postuan daude eta hirugarren dagoen Idiazabalen aurkakoa izango dute larunatean 15:30ean Elorrin. Infantiletan, bi taldeek galdu egin zuten. Mutilek 5 eta 3 Tolosan eta neskek 3 eta 0 Goierri Gorriren aurka. Bi taldeek etxean jokatuko dituzte hurrengo partidak. Mutilek larunbatean 11:45an Beasainen aurka eta neskek egun berean 10:00etan Aizkorri Goierriren kontra. Azkenik, gorengo mailako neskek 1 eta 8 galdu zuten Mutrikuren aurka. Zortzigarrenak dira eta larunbatean 17:30ean zazpigarren dagoen Euskaldunaren aurkakoa izango dute.