Berriak

Erroizpera mendi irteera antolatu du iganderako Mendi Asanbladak

9:00etan Tontokaletik kotxeetan abiatu eta eguerdirako etxean izango dira

2017·01·25


Alegiako Mendi Asanbladak urteko lehen mendi irteera antolatu du datorren iganderako, urtarrilak 29. Erroizpe mendira izango da lehen irteera hori eta bertan parte hartu nahi dutenek goizeko 9:00etan izango dute hitzordua Tontokalen. Kotxeetan abiatuko dira eta behin Gaztelutik Erroizperako joan-etorria eginda, eguerdirako etxean izango dira.