Berriak

Atzealdea Eskola Agenda 2030 Udal Foroa ospatu dute Aralar Institutuko eta Udaleko ordezkariek

Kultur etxean egin den saioan egindako diagnostikoan ondorioztaturiko proposamenak luzatu dizkie ikasleek Udalari

2021·05·21


Eskolako Agenda 2030en Udal Foroa ospatu da gaur Alegiako Kultur Etxean. Bertan, Aralar Institutuko ikasleen ordezkariak udaletako ordezkariekin bildu dira, herri eredu jasangarriago bat sustatzeko eman daitezken pausoak eta har daitezken neurriak adosteko.

Ikasturte honetan, Aralar Institutuko ikasleek, eskolako irakasle, guraso eta langileekin batera “kalitatezko hezkuntza” eta “hiri eta komunitate iraunkorrak” helburuak landu dituzte "IKASTETXE IRAUNKORRA, HERRI IRAUNKORREAN" lelopean.

Herri-diagnostikoa egin ondoren, hainbat izan dira ikasleek udalei egindako proposamenak, hala nola: azokak antolatu, bertako produktuak sustatzeko kanpainak egin eta kontsumo bonoak atera. Baita eurek hartutako konpromisoak ere: bertako ekoizleak ezagutu, herriko dendak sustatu eta bertako produktuak erostea.

Udal ordezkariek, asko eskertu dute herritar gazteenek egindako lana, eta batez ere beraien parte hartzea eta konpromisoa herri eredu iraunkor baten alde egiteko. Izan ere, Alegia herri iraunkorra izatea nahi badugu, denok batera zentzu berean lan egitea ezinbestekoa baita.