Berriak

Atzealdea Eskolako eremuan asteburuan izan diren jokabideak salatu nahi ditu Udalak

Antzeko gertaerak errepikatzen badira, Udalak gustukoak ez diren neurriak hartu beharko ditu

2026·03·02


Asteburuan hondakin ugari agertu da eskolako eremuan. Hautsitako botilak, latak, plastikozko ontziak, poltsak, okadak, sua egindako puntuak… Udalak modu irmoan salatu nahi ditu jokabide horiek eta denok erabiltzeko diren eremuetan errespetuzko eta ardurazko jokabideak eskatu nahi ditu. Sortzen den zikinkeriaz gaindi, kristalak arriskutsuak izan daitezke gainontzeko erabiltzaileentzat. Horrenbestean, horrelako jokabide eta jarrerak ez errepikatzea espero du. Errepikatzen badira, inorren gustukoak izango ez diren neurriak hartzera behartuta egongo da Udala.