Berriak

Atzealdea Eskola kirolaren inguruko solasaldia izango da gaur 18:00etan Aralar institutuan

Andu Martinez de Rituertok gidatuko du eta baloreak, parte hartzea, talde-lana eta berdintasunaren inguruan ariko dira

2021·11·24


Iturri Zahar Guraso Elkarteak antolatuta eskola kirolaren inguruko solasaldi bat izango da gaur, azaroak 24, 18:00etatik aurrera Aralar institutuan. Bertako irakaslea den Andu Martinez de Rituertok gidatuko duen saioa izango da eta eskola kirolaren inguruan modu zabalean ariko dira. Baloreak, parte hartzea, talde-lana eta berdintasuna izango dira landuko diren puntuetako batzuk.