Berriak
Atzealdea Eskola kiroleko monitore laguntzaile ikastarorako izena emateko epea zabalik
Ikastaroa euskaraz egin eta gainditzen duten pertsonei itzuli egingo zaizkie ordaindutako 80 euroak
2024·09·12
Euskal Kirol Federazioen Batasunak eskola kiroleko monitore laguntzaile izateko ikastarorako izena emateko epea zabalik du. Irailaren 17ra bitartean eman ahal izango da eta DBH amaituta duten gazteei zuzenduta dago. Azpian duzue izena emateko orria eta bertan agertzen da ikastaroari buruzko informazio guztia. Adin txikikoen kasuan ere, atxikita duzue gurasoen baimen eredua. Ikastaroa euskaraz egin eta gainditzen dutenek, hasieran ordaindutako 80 euroak bueltan jasoko dituzte.