Berriak

Atzealdea Eskola kiroleko monitore laguntzaile ikastarorako izena emateko epea zabalik

Ikastaroa euskaraz egin eta gainditzen duten pertsonei itzuli egingo zaizkie ordaindutako 80 euroak

2025·05·07


Euskal Kirol Federazioen Batasunak eskola kiroleko monitore laguntzaile izateko ikastarorako izena emateko epea zabalik du. Maiatzaren 7a bitartean eman ahal izango da eta DBH amaituta duten gazteei zuzenduta dago. Informazio gehiagorako edo izena emateko ekfb@euskalkirola.eus helbidera idatzi daiteke edo azpian duzuen izena emateko orria bete. Bertan agertzen da ikastaroari buruzko informazio guztia. Adin txikikoen kasuan ere, atxikita duzue gurasoen baimen eredua. Ikastaroa euskaraz egin eta gainditzen dutenek, hasieran ordaindutako 80 euroak bueltan jasoko dituzte.
-Izena emateko orria.
-Adin txikikoen baimena.