Berriak

Eskolako patioaren etorkizuneko erabileraren inguruko bilera egingo da asteazkenean 18:00etan kultur etxean

Guraso elkarteak antolatu duen bilera hori egitasmoaren inguruan interesa duen ororentzat irekia izango da

2021·06·07


Alegiako Herri Eskolako jolastokiak etorkizunean izango duen itxura eta erabilera zehazteko prozesua martxan da. Iturri Zahar guraso elkartea etorkizuneko erabilera horren inguruko lanketa egiten hasia da eta ekainaren 9an, asteazkena, gaiaren inguruko bilera bat egingo da kultur etxean 18:00etatik aurrera. Bertan, egiten ari den lanketa horren berri emango du guraso elkarteak eta gaiaren inguruan interesa duen ororentzat irekia izango da.