Berriak

Atzealdea Eskualdeko enpresek kontrataziorako laguntzak izango dituzte Tolosaldeko Enplegu Planari esker

Eskaerak egin nahi dituzten enpresek urriaren 28a izango dute horretarako azken eguna

2018·10·17


Tolosaldea Garatzen agentziak eta Lanbidek elkarlanean eratutako Tolosaldeko Enplegu Planari esker, eskualdeko enpresek Lanbiden izena emanda dauden pertsonak kontratatzeko laguntzak eta erraztasunak izango dituzte. Enpresa horiek gehienez sei hilabetean, hileko 1000 euroko laguntza jasoko dute. Kontratazio kostuaren %75a subentzionatuko du gehienez eta Tolosaldeko pertsonek lehentasuna izango dute kontrataziorako orduan. Enpresek eskaerak egiteko azken eguna urriaren 28a izango da. Kontrataziorako azken eguna abenduaren 31a izango da, gutxienez sei hilabeteko iraupena izango du eta lanaldi osokoa izango da. Hautagaien azken aukeraketa Lehiberrin egingo den Enplegune enplegu azokan egingo da.