Berriak

Atzealdea Eskualdeko lineetako autobusek Sutargi lantegiaren parean izango dute geraleku bakarra festetan

Uztailaren 15ean 18:00etan jarriko da indarrean neurri hori eta 21 goizean normaltasunera itzuliko da zerbitzua

2025·07·11


Urtero bezala, Alegiako jaiek hainbat aldaketa eragingo dituzte trafikoan. Horien artean autobusen geralekuen aldaketa aipatu behar da. Uztailaren 15ean, asteartea, 18:00etatik aurrera eta jaiak amaitu bitartean, eskualde mailako lineetako autobusek Sutargi lantegiaren parean izango dute geraleku bakarra. Uztailaren 21ean, astelehena, zerbitzuak ohiko funtzionamendua berreskuratuko du. Horrekin batera, festek irauten duten bitartean erdigunea itxita egongo da ibilgailuentzat.