Berriak
Atzealdea Eskuzko hiru partidaz osaturiko jaialdia jokatuko da ostiralean 19:00etan Elorri pilotalekuan
2017·02·08
Intxurreko pilotariek partidaz beteriko asteburua izango dute datorrena ere. Jokatzen ari diren txapelketetako jardunaldi berri bat izango dute eta horietatik hiru partida Elorri pilotalekuan jokatuko dira ostiralean 19:00etan. Udaberri txapelketakoak izango dira, lehen mailako jubenilenak. Lehen partidan Alde Zaharraren aurka jokatuko dute Intxurrekoek, bigarrenean Oiarpe izango da aurkaria eta hirugarrenean Urnieta.
Partida horiez gain, kluben arteko Euskal Herriko txapelketako jardunaldi berri bat ere izango dute Intxurrekoek. Gomazko paletan, kadeteetan, Mendillorriren aurkako partida jokatuko dute, ligaxkako laugarrena. Eskuz berriz, nagusietan eskuz banaka, Bortziriak izango da Intxurreren aurkaria, ligaxkako bosgarrena.