Berriak

Atzealdea Espainiako Aldizkari Ofizialean 14 urtetik beherakoen irteeren eta Norbere Babeserako Ekipoen inguruko arauak argitaratu dira

Gaurtik aurrera egunean ordubetez atera ahal izango dute etxetik 14 urtetik beherakoek

2020·04·26


Espainiako gobernuak jarraian zehazten den moduan arautu du haurrek etxetik ateratzeko duten aukera:

-14 urtetik beherako haurrek atera ahal izango dute etxetik ordubetez 9:00etatik 21:00etarako tartean.

-Bizi diren lekutik gehienez kilometro batera urrundu ahal izango dute. Bide publikoetan, eremu naturaletan eta berdeetan ere ibili ahal izango da, aipatu distantzia gainditzen ez bada.

-Gurasoetako batekin, beraien etxe berean bizi eta adinez nagusi den pertsona batekin edo haurra bizi den etxeko langile den pertsona atera beharko dute. Arduradun horrek gehienez hiru haurrekin atera ahal izango du.

-Haurraren ardura aurrez aipatutako pertsona horietakoren batek izango ez duenean, aparteko arduradun horrek gurasoen edo haurraren tutoreen baimena izan beharko du.

-Kutsatzeak ekiditeko beharrezko neurriak hartzeko ardura haurraren ardura duen pertsonarena izango da.

-Pertsonen arteko gutxieneko segurtasun distantzia bermatu beharko da (2 metro) eta beharrezkoak diren higiene neurriak ere hartu beharko dira.

-Etxetik jostailuak atera ahal izango dira baina parkeak itxita egongo dira.

-COVID-19aren sintomaren bat duten haurrek ezingo dute etxetik atera.

Gomendio horiei kasu egitea eskatzen da eta garrantiztsuena dena, ARDURAZ JOKATZEA, denon mesederako izango delako.

 

NBE ekipoak

Espainiako Aldizkaro Ofizialaren apirilaren 25eko alean Norbere Babeserako Ekipoen inguruko hainbat ohar argitaratu zituen:

CE ziurtagiririk ez duten ekipoak onartzeko kasuak

-Erosketa publiko bidez lortzen direnean, osasun langileei soilik eman ahal izango zaizkie. Ezingo zaizkie herritarrei banatu. Produktua erosten duenak edo jasotzen duenak egiaztatu beharko du produktua balekoa dela.

-EB ren 2016/425 araudian zehazturiko Osasun eta segurtasun baldintza guztiak bete beharko dituzte eta herrialde bakoitzean baldintza gehiago jarri ahal izango zaizkie. Produktuak erabiltzeko baimenak epe jakin batekoak izango dira eta berritu egin beharko dira baldintzak betetzen direla egiaztatuz. eta hori Autonomia Erkidegoen ardura izango da. Erkidegoek Espainiako gobernuari ere eskatu ahal izango diote informazioa. Ekoizleek, baldintza guztiak betetzeaz gain, banatuko duten sorta bakoitza identifikatu beharko dute. Horrekin batera, CE ziurtagiririk ez dutela jakinarazi beharko diote jasotzen duenari eta Autonomia Erkidegoek emandako behin behineko baimena dutela, gutxieneko babes maila ematen dutela zehazten duena.

NBE ezberdinentzako arau tekniko zehatzak

-Babes maskarilak.

Ondoko zehaztapenak onartzea: AEBetakoa (NIOSH-42CFR84), Txinakoa (GB2626-2006),  Australiakoa (AS/NZ 1716:2012), korearrak (KMOEL - 2017-64) eta japoniarrak (Japan JMHLW-Notification 214, 2018) jarraian aipatzen diren zehaztapen eta eskakizunekin:

+NBEen arau europarra NBEren 2016/425 Araudiaren arabera:

EN 149:2001+A1:2009 Arnas babeserako gailua.

+FFP2 maskarillentzako baliokidetasun taula:

ARAUA SAILKAPENA

EN 149:2001

FFP2

NIOSH-42CFR84

N95, R95, P95

GB2626-2006

KN95

AS/NZ 1716:2012

P2

KMOEL - 2017-64

Korea 1st Class

Japan JMHLW - Notification 214 - 2018

DS

+FFP3 maskarillentzako baliokidetasun taula:

ARAUA SAILKAPENA

EN 149:2001

FFP3

NIOSH-42CFR84

N99, R99, P99, N100, R100, P100

Azpian dituzue haurren zein NBEei buruzko EAOko argitalpenak.

 

PDF
0,2 MB
2020·04·26 Araudia
14 urtetik beherako haurrek egunean ordubetez etxetik atera ahal izatearen inguruko arauak argitaratu dira Espainiako Aldizkari Ofizialean.
PDF
0,3 MB
2020·04·26 Araudia
Norbere Babeserako Ekipoen inguruko arauak argitaratu dira Aldizkari Ofizialean.