Berriak

Atzealdea Espainiako gobernuak alarma egoera indarrean jarri du etxeratze aginduarekin

Autonomia Erkidego bakoitzak bere neurriak ezarri ahal izango ditu eta Eusko Jaurlaritzak gaur iragartzea espero da

2020·10·26


Espainiako gobernuak alarma egoera ezarri zuen indarrean atzo. Oraingoz azaroaren 9ra bitartean egongo da indarrean alarma egoera hori baina gobernu espainiarraren asmoa sei hilabetez luzatzea da. Oraingoz etxeratze agindua da alarma egoera horrek biltzen duen derrigorrezko arau bakarra. 23:00etatik 06:00etara bitartean ezingo da kalean egon, dekretuan zehazten diren arrazoietako batengatik ez baldin bada.

Autonomia Erkidego bakoitzak izango du bere eskumeneko eremuan neurriak ezartzeko gaitasuna. Esate baterako, etxeratze aginduaren hasiera 22:00etati 00:00etara bitartean jarri ahal izango dute eta amaiera 05:00etatik 07:00etara bitartean. Autonomia Erkidegoetako sarrera-irteerak, sei pertsona baino gehiago elkartzeko debekua eta beste hainbat neurriren aplikazioa erkidegoen esku geratuko da.

Eusko Jaurlaritzak gaur goizean egingo du neurriak hartzeko bilera eta egunean zehar jakinaraztea espero da. Azpiko loturan duzuen alarma egoera indarrean jartzen duen Espainiako gobernuaren dekretua.

PDF
0,2 MB
26·10·2020 Dekretua
Alarma egoera indarrean jartzen duen Espainiako gobernuaren dekretetua.