Berriak

Atzealdea Estimulazio Kognitiboko tailerra eskura izango dute adinekoek urriaren 18tik aurrera

Izena emateko gizarte zerbitzuetara deitu beharko da, 943 65 47 68 zenbakira, urriaren 15a baino lehen

2021·09·24


Alegiako Udalak adinekoei zuzenduriko Estimulazio Kognitibo tailerra eskainiko du urriaren 18tik aurrera. Mendekotasun arriskuan dauden adinekoei autonomiari eusten laguntzeko eta ohiko bizi-ingurunean jarraitzeko laguntzeko da.

Norbanakoaren egoera psikofisikoa mantentzea eta hobetzea da tailerraren helburuetako bat, bere gaitasunak mantenduz eta horrekin batera, egoera psikofisiko hori norbanakoaren benetako beharretara egokitzea. Ekintzak modu aktiboan burutzeko estimulazioa eta autoestimulazioa sustatzea eta norbanako laguntzarako gaitasuna garatzea ere helburuen artean daude, beti ere bakoitzaren aukerak kontuan izanez. Azkenik, mendekotasun egoera ekiditea edo atzeratzea ere badu helburu.

Saioak astelehenetan eta asteazkenetan izango dira 16:00etatik 18:00etara Jubilatuen elkartean. Izena eman nahi dutenek urriaren 15era bitartean eman ahal izango dute 943 65 47 68 telefonora deituta. Ikastaroaren hasiera urriaren 18rako dago aurreikusita.