Berriak
Atzealdea Etorkizuneko basogintzaren inguruko hitzaldia eskainiko du Errez Kooperatibak maiatzaren 3an 18:30ean kultur etxean
2022·04·28

Udaberriko egitarau kulturalaren bigarren ekitaldia egingo da maiatzaren 3an, asteartea. 18:30etik aurrera ‘Etorkizuneko basogintza. Zer egin Alegiako lur eta basoekin?’ hitzaldia eskainiko dute Errez Kooperatibako kideek kultur etxean. Aurrera begira zer egin daitekeen aztertu eta azalduko dute hizlariek eta egokitzapen basogintza izango da hartuko duten ardatzetako bat. Hitzaldia doakoa izango da eta gai horretan interesa duten herritarrei bertaratzeko deia egiten zaie.