Berriak

Etorkizuneko negozio ideia eta eredu arrakastatsuen inguruko tailerra egingo da martxoaren 24an Lehiberri zentroan

9:00etatik 14:00etarako ordutegian eskainiko da eta gehienez 10 lagunek hartu ahal izango dute parte

2021·03·16


Datorren martxoaren 24an, asteazkena, Tolosaldea Garatzenek antolatuta Etorkizuneko negozio ideia eta eredu arrakastatsuen inguruko tailer bat eskainiko da Tolosako Lehiberri zentroan. Epe labur, erdi eta luzera espero diren tendentzietan sakonduko da, eta egungo testuinguruan sortzen diren negozio aukera ezberdinak ezagutuko da. Joerek ohiko negozioetan izan dezaketen eragina ere jorratuko da, eta jarraipena egiteko erremintak ezagutuz. Hauxe izango da gai zerrenda:

-Zer dira tendentziak? 

-Egungo eta etorkizuneko joeren analisia. 

-Egungo negozio arrakastatsuen analisia.

-Joeren eraginak egungo negozioetan.

-Bigilantzia, joerak aurreikusi eta hauei nola aurreratu.

Bertan parte hartzeko interesa dutenek lotura honen bidez eman dezakete izena. Tailerra 9:00etatik 14:00etara izango da eta gehienez 10 lagunentzako lekua izango da.