Berriak

Atzealdea Etxeko hondakin arriskutsuak botatzeko kultur etxe aurrean zegoen etxola ez da egongo hilabete batean

Egoera txarrean zegoen eta konponketa lanak egin ostean berriz ere lehengo lekuan jarriko da

2024·05·13


Etxeko hondakin arriskutsuak botatzeko kultur etxearen parean zegoen etxola konpontzera eraman dute. Hori dela eta, hilabete inguruko epean etxola ez da bertan egongo. Pilak bota nahi dituzten herritarrei, Txintxarri plazan, Larraitz auzoan eta San Juan kalean elizatik kalegora aldera, horretarako edukiontziak daudela gogorarazten da. Bestetik, etxola jarri bitarteko denbora tartean, bertan bota beharreko hondakinen bat duten herritarrei, Andoaingo garbigunea erabilgarri dutela gogorarazten zaie, Tolosakoa aldi baterako itxita dagoelako.