Berriak

Atzealdea Etxez-etxeko laguntza zerbitzurako eskaintzak aurkezteko epea zabalik urriaren 31ra bitartean

Interesatuek udaletxean aurkeztu beharko dituzte eskaintzak astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara

2019·10·17


Alegiako Udalak zabalik du Etxez-etxeko laguntza zerbitzurako eskaintzak aurkezteko epea. Bi urteko esleipena izango da eta interesatuek urriaren 31a izango dute eskaintzak aurkezteko azken eguna. Eskaintza horiek, Alegiako udaletxean aurkeztu behar dira, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etarako ordutegian.

Eskaintzari buruzko informazio osoa, lotura honetan.