Berriak
Atzealdea EUDELen gomendioak jarraituz, haur eta gaztetxoentzako udako ekintzak ez antolatzea erabaki du Udalak
2020·05·18
Udari begira EUDELek Udalei bidalitako gomendioen artean, herrietan antolatzen diren UDALEKUAK bertan behera uzteko gomendioa jaso du Alegiako Udalak. COVID-19a dela eta sorturiko egoerak ez du bermerik ematen behar diren neurriak hartuz, udalekuak antolatzeko. Beraz, Udalak uztailean antolatu ohi dituen ludoteka eta udalekuak bertan behera uztea erabaki du.
Epe laburrean egoera nabarmen aldatuko balitz eta momenturen batean gomendioak ezberdinak izango balira, Udalak udalekuak antolatzeko aukera aztertuko luke. Guztion, eta bereziki gure umeen osasunaren alde, erabaki zentzudunena dela uste dugu. Ez da gustuz hartutako erabakia, baina une honetan zentzuz eta arduraz jokatzea da garrantzitsuena.