Berriak
Atzealdea Euskaraldian izena emateko epeak zabalik jarraitzen du
2020·11·10
Euskaraldiaren bigarren edizioa azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean egingo da. Izena emateko epea zabalik dago eta Euskaraldian zehar Ahobizi edo Belarriprest izan nahi dutenek internet bidez eman beharko dute izena, lotura honetan.
Ahobizi rola hartzen dutenek Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egingo dute. Solaskideak euskaraz ulertzen ote duten ez dakienean lehen hitza, beti, euskaraz izango da; euskaraz ulertzen badu, euskaraz jarraituko du. Gakoa ahal den guztietan euskaraz egitea da.
Ulertzen duten guztiekin uneoro euskaraz hitz egingo ez dutenak Belarriprest dira. Gutxienekoa euskara ulertzea da. Hala ere, nahi eta ahal beste egin dezake euskaraz; baina besteek euskaraz egin diezaioten eskatuko du. Gakoa jokaeran dago eta ez gaitasunean.
Alegiako Udaletik herritarrak Euskaraldian parte hartzera animatu nahi dira. Horrekin batera, euskara komunikaziorako hizkuntza nagusi bezala urte osoan erabiltzeak gure hizkuntzari egiten dion ekarpena gogorarazi nahi da.