Berriak

Atzealdea Euskararen Egunean ‘Zutik’ eta Ane’ pelikulak eskainiko dira zinean 18:00etan eta 22:00etan

Sarrerak azaroaren 29tik aurrera erosi ahal izango dira 2 eta 3 eurotan kultur etxean

2021·11·26


Abenduaren 3an ospatzen den Euskararen Egunaren harira, egun horretan bi pelikula eskainiko dira zinean 18:00etan eta 22:00etan. Arratsaldeko filma Iker Alvarezek eta Haize Pastorrek zuzendutako ‘Zutik’ izango da eta haurrei zuzendurikoa da. Landa eremutik gero eta urrunago dagoen mundu globalizatu batean, bada oraindik gure imaginaziotik urrun dauden botereak dituzten ametsetako izakiak diren zuhaitzei buruzko istorioak kontatzen dituenik. Eta horiekin, hazia ernaltzen den unetik, iratxo bat da beraien lagun mina. Elkarrekin hazi eta loratuko dira eta elkarrekin sufrituko dute. Beraien patuak elkartuta geratuk dira betiko. Elkarrekin jaio eta hiltzen dira kondairak dioenez baina zer gertatzen da hiriko zuhaitzekin? Orian arriskuan daude. Zuhaitzak hil egiten dira eta beraiekin baita iratxoak ere. Modu bakarra dago laguntzeko; zuhaitzak salbatzea!

Gaueko 22:00etan berriz Ane filma eskainiko da. David Perez Sañudoren lan honek 5 Goya sari irabazi zituen. Pelikula Gasteizen kokatzen da 2009an. Hainbat etxebizitzen une batetik besterako desjabetzeen aurkako istilu batzuk eta gero, abiadura handiko trenaren lanetako zaintzale modura lan egiten duen Lide ama gaztea, bere alaba Anek ez duela etxean lo egin ohartzen da. Lide, bere senar ohi Fernandorekin batera, alabaren bila eta alabaren bizitzan sartuko da eta ezezagun batekin bizitzen egon dela jabetuko da.

Bi pelikuletarako sarrerak kultur etxean erosi ahal izango dira azaroaren 29tik aurrera. Arratsaldeko filma ikusteko sarrerek 2 euroko prezioa izango dute eta gauerako sarrerek 3 eurokoa.