Berriak

Atzealdea Eusko Jaurlaritzak eltxo tigrearen presentziaren inguruko laginketa bat egingo du ekainaren 15etik azaroaren 15era

Herriko hainbat puntutan ura izango duten ontzi batzuk jarriko dira eta mesedez onzti horiek ez kentzeko eskatzen da

2026·06·08


Eltxo tigrearen presentziaren inguruko laginketa bat jarriko du martxan Eusko Jaurlaritzak Alegian ekainaren 15ean. Azaroaren 15era bitartean luzatuko da eta laginketa horren helburua Alegian eltxo tigrerik bat ote dagoen zehaztea izango da. Bada, laginketa horretarako edalontzi moduko ontzi batzuk jarriko dira herriko hainbat puntutan. Ontzi horiek ura izango dute eta ez dira arriskutsuak inondik inora herritarrentzat. Laginketak irauten duen bitartean ontzi horiek dauden lekuan uztea eskatzen da, kendu gabe.