Berriak

Atzealdea Eusko Jaurlaritzak Emantzipa programa jarri du martxan

25 eta 29 urte bitarteko gazteek hilean 300 euro jaso ahal izango dituzte bi urtez emantzipatu ahal izateko

2024·02·20


Eusko Jaurlaritzak Emantzipa programa jarri berri du martxan gazteen emantzipazioa bultzatzeko. 25 eta 29 urte bitarteko gazteek 300 eurora bitarteko laguntzak jaso ahal izango dituzte hilero alokairuan edo etxebizitza baten erosketan laguntzeko, gehienez bi urteko epean. EAEko udalerri batean urtebetez erroldatuta egotea, errentamendu edo salerosketa kontratu baten titularra izatea, urtean 28.000 euro baino gutxiago irabaztea eta 75.000 euroko ondarea baino txikiagoa izatea dira laguntza jaso ahal izateko baldintzetako batzuk. Eskaerak azaroaren 29ra bitartean aurkeztu daitezke eta baldintzen eta eskaerak aurkeztearen inguruko informazio gehiago lotura honetan kontsultatu daiteke.