Berriak

Atzealdea Eusko Jaurlaritzak iragarritako neurri murriztaileak indarrean dira gaurtik azaroaren 4ra bitartean

Edukierak %50era murrizten dira eta ostalaritza lokalek 00:00etan itxi beharko dute

2020·10·23


Eusko Jaurlaritzak iragan asteburuan iragarri zuen COVID-19ak eragindako osasun krisialdia baretzeko helburuarekin hainbat neurri murriztaile jarriko zituela indarrean. Bada, atzo egindako bileraren ostean zehaztu zituzten neurriak gaur jarri dira indarrean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ostean. Neurri horiek gutxienez azaroaren 4ra bitartean egongo dira indarrean. Herritarrei arduraz jokatzeko deia egiten zaie, egoerak hobera egiten ez badu neurri gogorragoak etorri litezkeelako. Hauek dira neurri berriak:

-Ostalaritzan, kultur ekitaldietan, gurtza lekuetan… edukiera %50era murriztu da.

-Ostalaritza lokalek 00:00etan itxi beharko dute.

-Eskola kirola eten egingo da.

-Kontaktu fisikorik gabe sei pertsona baino gutxiagoko taldeetan kirola egin ahal izango da.

-Elkarte gastronomiko eta txokoak itxita egongo dira.

-Sei pertsona baino gehiagoko taldetan ez biltzeko gomendioa egiten da.

Azpian duzuen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu den agindua.

PDF
0,3 MB
23·10·2020 Agindua
COVID-19aren krisialdia leuntzeko Eusko Jaurlaritzak hartutako neurriak biltzen dituen agindua.