Berriak

Atzealdea Eusko Jaurlaritzak neurri berriak ezarri ditu COVID-19ak eragindako osasun krisialdiari aurre egiteko

Ostalaritza lokalei edukiera eta ordutegi mugak ezarri zaizkie eta erretzea debekatuta dago pertsonen arteko bi metroko distantzia gorde ezin bada

2020·08·19


Eusko Jaurlaritzak larrialdi egoera indarrean jarri zuen astelehenean COVID-19ak eragindako osasun krisialdiak azkenaldian izan duen okerreko joera zuzentzeko helburuarekin. Sail ezberdinek hainbat neurri proposatu dituzte eta neurri horiek gaur arratsaldean jarri dira indarrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu direnean. Sektore eta alor ezberdinei eragiten dieten neurriak dira. Herritarrei arduraz jokatzeko eta jende pilaketak ekiditeko gomendioa egin nahi zaie beste behin ere. Maskarilak erabiltzea derrigorrezkoa dela gogorarazten da eta arauak ez betetzeak isunak dakartzala ere bai. Alegian une honetan ez dago COVID-19 kasurik eta horri eusteko ezinbestekoa da erakusten ari garen portaera mantentzea.

Azpiko loturan kontsultatu daitezke neurri guztiak modu xehean.

PDF
0,3 MB
2020·08·19 Agindua
COVID-19aren krisialdiari aurre egiteko Eusko Jaurlaritzak hartu dituen neurri berriak biltzen dituen agindua duzue lotura honetan.