Berriak
Atzealdea Eusko Jaurlaritzak neurri murriztaile berriak jarriko ditu indarrean gauerditik aurrera
2020·11·06
Eusko Jaurlaritzak osasun krisialdiari aurre egiteko neurri murriztaile berriak iragarri zituen atzo iluntzean. Neurri horiek azaroaren 7an jarriko dira indarrean eta gutxienez 15 egunez luzatuko dira. Orduan egoeraren azterketa egin eta jasotzen diren emaitzek zehaztuko dute neurriak mantendu behar diren edo malgutu daitezkeen. Hauek dira hartu diren neurri berriak:
-Gaueko 22:00etatik goizeko 06:00etara pertsonen zirkulazio-askatasuna mugatzea.
-Jarduera sozioekonomikoak 21:00etatik aurrera mugatzea. Merkataritza-establezimendu guztiei eragingo die; farmaziei eta gasolindegiei izan ezik.
-Kultu jardueretan aforoa %35ekoa izango da.
-Ostalaritzako eta jatetxeetako establezimenduak itxiko dira. Kanpoan geratzen dira hoteletako eta beste ostatu batzuetako jantokiak, egoiliarrei zerbitzua emateko. Jatorduak etxez etxe prestatu eta zerbitzatu ahal izango dira, aldez aurretik hitzordua eskatuta, 21:00ak arte. Gasolindegietan, osasun-zentroetan, zentro soziosanitarioetan, eskola-jantokietan, lantegi eta jantoki sozialetako zerbitzu-guneetan sartzen diren jatetxe-zerbitzuak kanpoan geratzen dira.
-Kultura-jarduera oro gaueko 21:00-k baino lehen bukatu beharko dira. Musika- eta ahots-entsegu kolektiboak edo dantza-entsegu kolektiboak, profesionalak ez direnean, bertan behera gelditzen dira.
-Taldeko edozein kirol-jarduera etetea, lehiaketa profesionala edo erdi-profesionala izan ezik. Debekatuta dago kirol-ekitaldietara joatea. Nahitaezkoa da maskara erabiltzea jarduera fisikoa edo kirola hiri-inguruneetan egiten denean.
-Ikastaroak edo programatutako jarduerak gimnasioetan, kirol klubetan, igerilekuetan eta kiroldegietan egin daitezke; betiere maskararekin egiten badira, gehienez sei laguneko taldeetan eta gehienez %40ko aforoarekin.
-Joko eta apustu etxeak ixtea.
-Gaueko 22:30ak izango dira garraio publikoa lurralde historikotik ateratzeko gehieneko ordutegia. Salbuetsita dago taxia edo gidaria duen ibilgailuaren alokairua.
Neurri horien helburua kutsatze kopuruek behera egitea eta ondorioz, etxeko konfinamendua ekiditea dela adierazi zuen atzo Iñigo Urkullu lehendakariak. Azpiko loturan duzue Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak argitaratu duen neurri berriak zehazten dituen dekretua.