Berriak
Atzealdea Eztanda Feminista taldeak manifestazio bat eta luntxa antolatu ditu azaroaren 25erako
2021·11·19
Eztanda Feminista taldeak manifestazio bat eta luntx bat antolatu ditu azaroaren 25ean ospatzen den Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira. Datorren asteko ostegunean izango da egun hori eta Eztanda Feministak plazatik 18:30ean abiatuko den manifestazio bat deitu du. ‘Erasoen aurrean, antolakuntza feminista!’ lemapean egingo da manifestazio hori eta Alegiako Udalak deialdiarekin bat egiteaz gain, herritarrak bertan parte hartzera animatu nahi ditu. Manifestazioaren ostean luntx bat eskainiko da plazan bertan.