Berriak

Atzealdea Eztanda taldeak ‘Disenatu zure kamiseta feminista’ tailerra egingo du ekainaren 28an

Hiru txanda eskainiko dira eta izena ematerako unean zehaztu beharko da zein txandatan hartuko den parte

2021·06·21


Udako kultur egitarauaren baitan, Eztanda talde feministak kamiseta tailer bat antolatu du ekainaren 28rako. ‘Diseinatu zure kamiseta feminista’ du izena tailerrak eta eskolako patioan egingo da, gehienez 30 pertsonako hiru txandatan. Gonbidapena eskatzerakoan zehaztu beharko da zein txandatan hartu nahi den parte. 16:00etan, 17:00etan eta 18:00etan izango dira saioak.

Antolakuntzatik adierazi dutenez, parte hartzaile bakoitzak diseinatu nahi duen kamiseta, poltsa, musukoa… etxetik eraman beharko du eta pertsonako gauza bat eraman ahal izango da. Telaren kolorearen inguruan, txuria edo beixa izatea gomendatzen da baina beltza ere eraman daiteke.

Gogoan izan, egitarau osoa webgune honetako agenda atalean kontsultatu dezakezuela. Emanaldietarako gonbidapenak ekitaldi bakoitzean sartuta edo telefonoz eskatu daitezke, 943 65 46 98 zenbakira 10:00etatik 14:00etara deituta. Ekitaldi guztietan segurtasun eta osasun neurriak bermatuko dira eta ekintzetako protokoloa webgune honetan kontsultatu daiteke, ekitaldi bakoitzean sartuta. Gogoan izan, ekitaldiaren hasiera ordua baino 15 minutu lehenago zuen lekuetan eserita egon behar duzuela.