Berriak

Fatima filma eskainiko da gaur 19:00etan zinean Martxoa Morea egitaraua ixteko

Frantzian bizi eta Aljeriako jatorria duen emakume baten eta bere bi alaben historia kontatzen du pelikulak

2017·03·28


Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolaturiko Martxoa Morea egitarau bereziak gaur izango du azken ekitaldia. 19:00etatik aurrera Fatima filma eskainiko da Elizpe zinean. Jatorri aljeriarra duen emakume baten eta bere bi alaben historia kontatzen du pelikulak. Frantzian bizi dira eta amak gogor egin behar du lan bere bi alaben ikasketak ordaindu ahal izateko. Alabekin dituen gorabeherak islatzen ditu filmak.