Berriak
Atzealdea Festa batzordeak lehen bilera egingo du otsailaren 25ean 17:00etan kultur etxean
Ohi bezala, proposamenak dituzten herritarrei batzordeko ateak zabalik daudela gogorarazten zaie
2019·02·19

Alegiako Festa batzordeak 2019ko Alegiako jaiei begirako lehen bilera egingo du otsailaren 25ean, astelehena, 17:00etan kultur etxean. Pixkanaka uztaileko jaietarako ideiak biltzen hasiko dira bertan eta urteroko moduan, batzordetik gogorarazten da bertako ateak zabalik daudela denentzat. Norbaitek festetarako ideia edo proposamenen bat balu, batzordearen bileretara hurbiltzeko gonbitea luzatzen zaio.