Berriak
Atzealdea Festetako 3x3 saskibaloi txapelketan izena emateko epea zabalik gaurtik ekainaren 30era bitartean
2017·06·19
Aurten ere kirolak izango du lekua Alegiako jaietako egitarauan. Besteak beste, uztailaren 14an 3x3 saskibaloi txapelketa jokatuko da 9:00etatik aurrera eskolako patioan eta bertan parte hartu nahi duten gaztetxoek zabalik dute jada izena emateko epea. Lehen Hezkuntzako bosgarren mailatik hasi eta DBHko laugarren mailara bitarteko gaztetxoek eman ahal izango dute izena eta horretarako kultur etxera jo beharko dute. Izena emateko azken eguna ekainaren 30a, ostirala, izango da.