Berriak
Atzealdea Festetako hainbat ekintzetan bolondres modura aritu nahi dutenek zabalik dute izena emateko epea formulario bidez
Trafikoa bideratzeko, nerabeen bazkarian laguntzeko eta sokamuturreko azpiegitura muntaketan eta desmuntaketan laguntzeko behar da jendea
2025·07·09

Festak datozen honetan, Jai batzordeak egitarauko hainbat ekintzetan laguntzeko bolondresak behar ditu. Uztailaren 15ean erraldoi eta buruhandien kalejiran trafikoa bideratzeko, uztailaren 18ko nerabeen bazkarian laguntzeko eta uztailaren 20ko sokamuturrean azpiegitura muntaketa eta desmuntaketa lanetan laguntzeko behar dira bolondresak. Izena emateko epea zabalik dago eta lotura honetan eman daiteke.