Berriak

Atzealdea Festetako haurren eta nerabeen bazkarirako izena emateko epea zabalik uztailaren 7rarte

Uztailaren 15ean izango da bazkaria eta formulario bidez eman daiteke izena

2024·06·27


Alegiako festen barruan, uztailaren 15ean haurren eta nerabeen bazkaria egingo da. LH1etik DBH4ra bitarteko gaztetxoei zuzendua da. 14:00etan izango da eta bertan parte hartu nahi dutenek zabalik dute izena emateko epea. Uztailaren 7a, igandea, izango da azken eguna. Interesatuek formulario honen bidez eman beharko dute izena.