Berriak

Atzealdea Festetako jubilatuen hamaiketakorako izena emateko epea ekainaren 30etik uztailaren 10era bitartean egongo da zabalik

Interesatuek kultur etxean edo jubilatuen elkartean egongo diren zerrendetan eman ahal izango dute izena

2025·06·27


Alegiako jaien barruan uztailaren 18an egingo den jubilatuen hamaiketakora joan nahi dutenek ekainaren 30etik uztailaren 10era izango dute zabalik izena emateko aukera. Kultur etxean edo jubilatuen egoitzan dauden zerrendetan eman ahal izango dute. Egun horretan, goizean jubilatuen mendi irteera izango da eta ondoren hamaiketakoa. Hamaiketakoaren ostean, DJ Etxenikerekin dantzaldia izango da.