Berriak
Atzealdea

Festetako jubilatuen hamaiketakorako izena emateko epea ekainaren 30etik uztailaren 7ra egongo da zabalik

Interesatuek kultur etxean edo jubilatuen egoitzan bertan eman ahal izango dute izena

2023·06·28


Alegiako jaien barruan uztailaren 17an egingo den jubilatuen hamaiketakora joan nahi dutenek zabalik dute izena emateko aukera. Egun horretan, goizean jubilatuen ibilaldia izango da lehenik. Horien ostean izango da hamaiketakoa eta izena emateko epea ekainaren 30etik uztailaren 7ra egongo da zabalik. Interesatuek kultur etxean edo jubilatuen egoitzan bertan eman dezakete izena. Hamaiketakoaren ostean bingoa izango da.