Berriak
Atzealdea Festetako jubilatuen hamaiketakorako izena emateko epea uztailaren 7ra bitartean egongo da zabalik
2024·07·02
Alegiako jaien barruan uztailaren 15ean egingo den jubilatuen hamaiketakora joan nahi dutenek zabalik dute izena emateko aukera. Egun horretan, goizean Txintxarriak Martxan ekimenekoen emanaldia izango da lehenik. Horien ostean izango da hamaiketakoa eta izena emateko epea uztailaren 7ra egongo da zabalik. Interesatuek formulario honen bidez edo kultur etxean eman dezakete izena, 10:00etatik 13:00era eta 15:00etatik 21:00etara. Hamaiketakoaren ostean DJ Etxenikerekin dantzaldia izango da.