Berriak

Atzealdea Festetako jubilatuen hamaiketakorako izena emateko epea uztailaren 8an itxiko da

Interesatuek kultur etxean edo jubilatuen egoitzan bertan eman ahal izango dute izena

2022·07·01


Alegiako jaien barruan uztailaren 15ean egingo den jubilatuen hamaiketakora joan nahi dutenek zabalik dute izena emateko aukera. Egun horretan, goizean jubilatuen ibilaldia izango da eta hirugarren adinekoen gimnasiako taldeak emanaldi bat eskainiko du. Horien ostean izango da hamaiketakoa eta izena emateko azken eguna uztailaren 8a izango da. Interesatuek kultur etxean edo jubilatuen egoitzan bertan eman dezakete izena.