Berriak
Atzealdea Festetako Jubilatuen hamaiketakorako izena emateko epea zabalik uztailaren 6ra bitartean
2018·06·26
Bi aste pasatxo geratzen dira Alegiako jaietarako eta Festa batzordea azken prestaketa lanetan murgilduta dabil, jaietan dena ondo antolatuta egon dadin. Jaietako hitzordu klasikoetako bat izaten da jubilatuen mendi ibilaldia eta ondorengo hamaiketakoa. Bada, uztailaren 16an eguerdiko 12:00etan plazan ospatuko den hamaiketakoan parte hartu nahi dutenek, zabalik dute izena emateko epea. Uztailaren 6a, ostirala, izango da horretarako azken eguna eta interesatuek jubilatuen egoitzan edo kultur etxean eman dezakete izena.