Berriak
Atzealdea Festetako kamisetak ekainaren 15etik 26ra bitartean eskatu ahal izango dira Garaikon
Dendatik pasa eta probatzeko aukera egongo da neurri egokia aukeratzen dela ziurtatzeko
2026·06·09

Alegiako festetako kamiseta eskuratu nahi dutenek ekainaren 15etik 26ra bitartean eskatu beharko dute Garaikon. Dendatik pasa eta kamisetak probatzeko aukera izango da neurri egokia aukeratzen dela ziurtatzeko. Eskaera egiterako unean egin beharko da ordainketa eta kamiseta bakoitzak 12 euroko prezioa izango du. Banaketari buruzko informazioa aurrerago emango da.