Berriak
Atzealdea Festetako kamisetak ekainaren 27ra bitartean eskatu ahal izango dira Garaikon
Dendatik pasa eta probatzeko aukera egongo da neurri egokia aukeratzen dela ziurtatzeko
2025·06·13

Alegiako festetako kamiseta eskuratu nahi dutenek ekainaren 27a baino lehen eskatu beharko dute Garaikon. Dendatik pasa eta kamisetak probatzeko aukera izango da neurri egokia aukeratzen dela ziurtatzeko. Behin eskaera eginda, kamisetak uztailaren 10en eta 11n jaso beharko dira Garaikon bertan. Kamisetek 10 euroko prezioa izango dute.