Berriak
Atzealdea Festetako kamisetak eskatzeko epea ekainaren 19tik 28ra bitartean egongo da zabalik
Kultur etxean egin behar da eskaera neurria zehaztuz eta hamar euroko salneurria dute
2023·06·13
Alegiako Festa batzordeak prest ditu aurtengo jaietako kamisetak. Jaietarako bereziki prestatu den irudia eramango dute kamiseta horiek eta eskaerak egiteko epea ekainaren 19an irekiko da eta azken eguna ekainaren 28a izango da. Kamisetak nahi dituztenek kultur etxean egin beharko dute eskaera. Bertan, neurria ere zehaztu beharko da eta behin kamisetak prest daudenean, jasotzera pasa beharko da. Hamar euroko prezioa izango dute eta eskaera egiterako unean ordaindu beharko da.