Berriak

Atzealdea Festetako kamisetak eskatzeko epea ekainaren 28ko 15:00etatik uztailaren 4eko 13:00ak bitartean egongo da zabalik

Kultur etxean egin behar da eskaera neurria zehaztuz eta zortzi euroko salneurria dute

2024·06·28


Alegiako Festa batzordeak prest ditu aurtengo jaietako kamisetak. Jaietarako bereziki prestatu den irudia eramango dute kamiseta horiek eta eskaerak egiteko epea ekainaren 28ko 15:00etatik uztailaren 4ko 13:00era bitartean egongo da zabalik. Kamisetak nahi dituztenek kultur etxean egin beharko dute eskaera. Bertan, neurria ere zehaztu beharko da eta behin kamisetak prest daudenean, jasotzera pasa beharko da. Zortzi euroko prezioa izango dute eta eskaera egiterako unean ordaindu beharko da, txartel bidez. Ezingo da eskudirutan ordaindu.