Berriak
Atzealdea Festetako kamisetak eskatzeko epea zabalik ekainaren 22ra bitartean
Kultur etxean egin behar da eskaera neurria zehaztuz eta sei euroko salneurria dute
2018·06·12
Alegiako Festa batzordeak prest ditu aurtengo jaietako kamisetak. Aurtengoan Felix Irazustabarrenak egindako logoa eramango dute kamiseta horiek eta eskaerak egiteko epea zabalik dago. Ekainaren 22an itxiko da epe hori eta kamisetak nahi dituztenek kultur etxean egin beharko dute eskaera. Bertan, neurria ere zehaztu beharko da eta behin kamisetak prest daudenean, jasotzera pasa beharko da. Sei euroko prezioa izango dute.